Lepo bete zen Biteri, ‘Azken arnasa arte’ estreinatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 12a, 02:00

Asteazkenean estreinatu zuten, Biterin, Azken arnasa arte film laburra; eta lepo bete zen areto nagusia. Filmaren aurkezpena egin ondoren, 22 minutuko pro­iekzioa ikusi zu­ten bertaratuek, eta txalo zaparrada eskaini zioten bukaeran; baita zuzendari eta aktore nagusiei ere, taula gainera igo zirenean. Egindako lana es­ker­tu zien Etxerat elkarteak, eta omenaldi txiki bat egin zieten, Hernaniko presoen senideei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!