Huntzaren bideoklip berrian agertzeko, gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 12a, 02:00

Bideoklip berria grabatuko du Huntza musika taldeak, gaur. Zubietako hipodromoan izango da, 16:00etan hasita; eta herritarrei egin die­te deia, bideoklipean azal­tze­ko: «publi­ko bezala agertuko den jendea behar dugu! Adin guztietako pertsonak behar di­tugu; aiton-amonak, helduak, gazteak, umeak... Denok behar zaituztegu, hipodromoko harmaila betetzeko!», animatu dituzte, bertaratzera.

Joateko asmoa dutenei, konfirmatzea eskatu diete, internet bidez formulario bat beteta: ‘labur.eus/zqfkh’.

Arratsaldeko 16:00etan irekiko dute atea, eta aurreratu dute, grabaketaren ondoren ja­­tekoa eta edatekoa ere izango direla, guztientzat.
Joateko asmoa dutenei, es­kertuko diete aurrez konfirmatzea, eta zehaztea zenbat joango diren, internet bidez formularioa beteta, helbide ho­­netan: labur.eus/zqfkh. Hala ere, aurrez abixatu gabe bertara azaltzen dena ere, ongietorria izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!