«Hispanitate Egunaren ospakizuna inposatu zaio Udalari, mehatxupean»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 12a, 02:00

Gaurko jai egunaren harira, bere postura azaldu nahi izan du Hernaniko Udaleko Enpre­sa Batzorde­ak: «azken urteetan, Udalean normaltasunez ga­ra­tu dugu lan egutegia, ideia eta sentsibilitate anitza dugun udal langileon artean. Nor­mal­tasun horren baitan, urriaren 12a lan eguna izan da, eta egun horretan lan egin nahi izan du­­gun langileok, horretarako au­kera izan dugu», azaldu dute.
Baina salatu dute, Gobernu Espainiarreko Delegatuak, ha­ien lan egutegia epaitegietara eraman zuela, eta epaitegiak emandako epaiaren ondorioz, «Hispanitate Egunaren ospaki­zuna mehatxupean inposatu» zaiola Udalari; «eta ondorioz, udal langileoi».
Eta nabarmendu dute: «ez dugu zer ospaturik, Espainiak Amerikako lurraldeak bortizkeriaz konkistatu eta kolonizatu izana eta bertan egindako gehiegikeriak gogoratu eta ospatzeko helburuz inposatua izan zaigun jai egun honetan; ez dugu zer ospaturik, Guardia Zibilaren patroiaren egunean».

Kontzentrazioa, eguerdian
Horregatik, «Euskal Herrirako lan egutegi propioa» aldarrikatu dute, eta kontzentrazioa dei­tu dute gaur, udaletxe au­rre­­an, eguerdiko 12:00etan. «Udal langile eta he­rri­tar guztiei» lu­zatu diete deia: «hemen lan egin, hemen erabaki!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!