Enkartelada egiteko deia luzatu dute gaur, 20:00etan Plazatik abiatuta, preso eta iheslarien senide eta lagunek. Bestalde, «ohar tamalgarri» baten berri ere eman dute: «atzo goizean, Gotzon Aranburu preso hernaniarraren aita hil zen, Joxe Aranburu Txata. Salatu nahi dugu momentu zail hauetan dispertsioak zenbat areagotzen duen mina, krudelkeria muturreraino eramanez».