Segurtasun arrazoiak tarteko, itxi egin dute Lastaola eta Epele poligonoen arteko zubia. Pitzadurak agertu dira, eta hormigoi pusketak erori direla ikusi dute. Udalak azaldu duenez, gaia aztertzen ari dira teknikariak, arrazoien eta konponbidearen bila. Bitartean, itxita egongo da zubia, eta Lastaola poligonora sartzeko, errepide nagusitik datorren zubia erabiliko da.