Jaieguna aprobetxatuta, ostiralera aurreratu dituzte asteburuko konpromisoak, CD Hernaniko hainbat futbol taldek. Hori horrela, sei partidu jokatuko dituzte gaur, eta horietako lau, etxean izango dira, Zubipen. Goizeko 09:00etan hasi, eta futbol maratoia izango da, arratsaldera arte.
Lehenengo mailako mutil kadeteak izango dira zelairatzen aurrenekoak, Urnietaren kontra jokatzeko. Bi ordu beranduago, 11:00etan, hasiko da Ohorezko Mailako mutil jubenilena; Vasconiaren kontra ariko dira. Eta mutil jubenilak izango dira baita ere, baina lehenengo mailakoak, eguerdian jokatuko dutenak: Mundarro astigartarra izango dute aurrean, 13:00etan hasita.
Arratsaldean izango da azkeneko partidua, 15:30etan hasita: Lurralde Mailako neskek jokatuko dute, Bergararen kontrako partidua.
Erregional Preferenteko mutilen taldeak Urnietan jokatuko du, 10:00etan; eta Ohorezko Mailako neska infantilek Ordiziako Altamiran, 09:30etan.
Talde nagusiak, bihar
Gainerako taldeek asteburuan jokatuko dute. Euskal Ligako neskek Usabalen daukate zita, Tolosaren kontra, 15:30etan. Zubipen ere izango dira partiduak: Ohorezko Erregional mailako mutilek Anaitasuna hartuko dute, 16:30etan; eta Nazional mailako mutil jubenilek Antiguoko, 18:30etan. «Partidu oso garrantzitsuak eta politak izango dira biak», diote klubetik. Haien aurretik, 12:00etan, Intxaurdi hartuko dute Ohorezko Mailako neska kadeteek.