Finaletik kanpo, Lizeaga anaiak

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 7a, 01:00

Ostiralean bukatu zen astigartarren ibilbidea, Gipuzkoako Txapelketan, kadeteen 1go mailan. Semifinaletan galdu zuten Ekain eta Eñaut Lizeaga anaiek, Ilunpeko Egiguren eta Elosegiren kontra (9-22), Tolo­sako Beotibar frontoian. Ligaxka bigarren bukatu ondoren, Ilunpeko beste bikote bat, Arrizabalagak eta Alonsok osatutakoa, kanporatu zuten final laurdenetan (22-14), baina ezin izan dute finalera iritsi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!