Audientzia Nazionalak Ugaitz Errazkin Telleria hernaniarra epaituko du gaur Madrilen. Frantzian zegoen espetxeratuta, apirilean Espainiari entregatu zioten arte. Nahiz eta dagoeneko epaituta dauden, bertan izango dira, baita ere, Manex Castro eta Beinat Aginagalde hernaniarrak, testigu moduan. 23 urte eskatu ditu Fiskaltzak Errazkinentzat, Lazkaoko PSEren egoitzan lehergailua jarri izana leporatuta, baita talde terroristako kide izateagatik ere.