Asteazkenean aurkeztuko ditu AEK euskaltegiak, ikasturte honetan ere martxan jarriko diren Mintzalagun eta Zilegi Eskola saioak. Aurkezpenak Nabarra Oñatz kaleko lokalean egingo dira, 09:30etan eta 18:30etan. Mintzalagun egitasmoan euskera praktikatu nahi dutenek hartzen dute parte, nahi duten moduan antolatuta. Zilegi Eskoletan, berriz, gai jakin bati buruzko tailerrak egiten dira, euskeraz.