Plan berezia eskainiko dute Asmo Argia Osiñagako Auzo Elkarteak eta Iparragirre sagardotegiak hilaren 27an. Iluntzeko 20:00etan hasita, afariaz eta Aranoko Ansa ama-ahizpen ARTAnTXURIKETAN emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. Prezioa: 26 euro. Hilaren 21era arte erreserbatu ahal izango da, 943 55 03 28 telefono zenbakian.
Arta zuriketa, antzeztua
Aurrena, Arantza, Ainhoa eta Maider Ansa ahizpek eta Maria Jesus Zugarramurdi haien amak antzeztutako saioarekin gozatuko dute bertaratutakoek, eta ondoren, parrilada dastaketa izango dute, Baserria KM0ko jakiekin osatuta. Kafea ere eskainiko dute, gero.
«Baserriko sukaldean arta zuriketa antzeztuz, kantu eta kontakizunen saioa» da ARTAnTXURIKETAN. Hain zuzen, baserriko arratsalde bat antzezten dute, familia eta auzokoak elkartu eta solasaldi bizia sortzen dute elkarrekin, artoa zuritzen duten bitartean.