Arkitekturako ikasleak Paisaia Plana lantzen, akordioari esker

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 13a, 02:00

Aztertuko duten ingurunea bertatik bertara ezagutzeko, Astigarragan izan ziren asteartean EHUko Goi Mailako Ar­ki­tektura Eskolako bosgarren mailako ikasleak. Izan ere, ekainean sinatu zuten elkarlanerako hitzarmena Astiga­rra­gako Udaleko alkate Zo­rione Etxe­za­rra­gak eta EHUko Arkitektura Eskolako zuzen­da­ri Juan Jose Arrizabalagak, orain bi urte Astigarragan mar­txan jarritako Santiomen­di-Landarbasoko Paisaiaren Ekintza Planaren barruan.
Ikasleei harrera egin zi­tzaien Udalean, eta eginbeharrekoen nondik-norakoak azal­du zizkieten Itxaro Latasa eta Joseba Gainza irakasleek eta Ekintza Planaren ardura tek­nikoa daukan Araudi en­pre­sako Raoul Servertek. On­doren, aztertu beharreko in­gu­runea, Santiomendi-Lan­dar­baso, bisitatu zuten.

Paisaiaren Europako Hitzarmenarekin bat
Santiomendi-Landarbasoko Paisaiaren Ekintza Planaren barruan hainbat ekintza egin ditu dagoeneko, Astigarragako Udalak, Etxezarraga alkateak azaldu bezala.
Paisaiaren Europako Hi­tzar­mena 2000 urtean sinatu zuen Europako Kontseiluak, eta 2009an bat egitea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak. Ho­rrela, 2015ean jaso zuen Asti­ga­rragako Udalak Jaurlari­tza­ren diru-laguntza, Plana idazten hasteko. «Santiomendi-Landarbasori bere balioa ematea da helburua». 2016an hasi zen Plana idazten, eta gaur egunera arte hainbat pauso eman dira: «webgunea sortu da (http://araudi.wixsite.com/pap-astigarraga), bideo bat osa­tu da, xehetasunezko kartografia egin da, lan tekniko sakona egin da... Horrez gain, urtarrilean jardunaldiak an­to­latu ziren. Orain, erronka da nola egin di­bulgazio lana, lurraldeak daukan ga­rran­tzi­aren berri zabaltzeko. Eta lan horretan, zuen ezagutza, denbora eta ilusioa eskertu nahi ditugu. Zuen ikuskera gazteak, berritzaileak, la­gunduko du ingurune hau hazten, bereziki, daukan balioa haun­di­tzen. Egi­ten dituzuen proiektuak Ekin­tza Plan Oro­kor­rean sartzeko aukera izango dugu».

Ikasleen proiektuak Ekintza Planean txertatu ahal izango dira.

Diagnostikoa eta konponbideak
Irakasleek, hain juxtu, eskertu zuten hitzarmen honi esker ikasleek izango duten aukera, kasu erreal batean lan egiteko.
Bestalde, Araudi enpresa en­presatik Raoul Servertek azpimarratu zuen Ekintza Plana
«k­u­­deaketa tresna» bat dela, eta Astigarraga dela Plana idatzi bai, eta «martxan jarri duen uda­lerri bakanetakoa». Ikasleek «lurraldearen izaera, berezi egiten duena zein den asmatu» beharko dute. «Diag­nos­tiko ho­rrek daukan balioa onartzen dio, eta ondoren, atzematen di­ren arazo eta hutsuneei konp­on­­­bidea bilatu ahal izango zaie».

Atxurromendi-Murgibaso, Aiako Harria Parke Naturalean
Ekintza Plana Santiomendi-Landarbasorako da, eta hiru gune izango dira kontuan: ne­ka­zaritza-paisaia, Santiomen­diko herrigunea, eta Atxu­rro­mendi-Murgibaso basoa. Az­ken hau Aiako Harria Parke Na­turalean txertatzeko asmoa ere badago, daukan garran­tziagatik, besteak beste, bertako landazabal atlantikoaren balioagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!