Kalean bizi direnen kontaketarako, deia

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 11a, 02:00

Beste behin, bigarren urtez egingo du bat Hernaniko Uda­lak Kale Gorrian lan-taldearen ikerketarekin; hau da, etxerik gabeko pertsonen egoerari bu­ruzko datuak azal­tzen dituen lanarekin. 

Hori horrela, kalean bizi direnen kontaketa egingo dute, eta horretarako, dagoe­neko jarri dute data: hilaren 18tik 19rako gauean egingo dute.

Herritarrei deia, parte hartzeko
Udalak azaldu duenez, helbu­rua da «herrian dagoen errea­litatea ikusi, etxerik gabeko pertsonen arazoekiko elkarta­suna eta atxikimendua sortu eta udal politikak horren ara­bera egokitzea».

Errealitate hori ezagutzeko aukera luzatu nahi diete, hain zuzen, herritarrei; hilaren 18tik 19rako gauean egingo duten zenbaketan parte har­tze­ra gonbidatu ditu Udalak. Interesa duenak, Zerbitzu Sozialetara jo beharko du: zerbitzusozialak@hernani.eus helbide elektronikoaren bidez edo 943 55 78 54 telefonoan.

«Herrian dagoen errealitatea ikusi» ahal izango dute herritarrek, gau horretan.

Bi urtero
Kale Gorrian ikerketaren ba­rru­an, bi urtero egiten da ga­ue­ko zenbaketa. Duela bi urte, 2016an, hartu zuen parte Her­nanik aurreneko aldiz, 32 bo­luntariorekin. Hernanire­kin ba­­tera, Araba, Biz­kaia eta Gi­puzkoako beste 25 herrik ere hartzen dute parte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!