«Gardentasunean atzera» egitea egotzi die Bilduk EAJ eta PSE-EEri

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 10a, 02:00

Hainbat obligazio zehazten di­ra aurreko legealdian onartu zen Udaletxeko Parte-hartze, In­formazio eta Gardentasun arau­te­gi «berritzailean», eta EH Bil­duk salatu du «EAJk ez duela arau­tegia bete». Horrez gain, «itxu­rakeriatan» ibiltzea ere ego­tzi dio, Hirigintza Plan Oro­ko­­rrean egindako azken alda­ke­ta medio, eta kontratuak es­lei­tzeko muga aldatzearen ondorioz.

Gardentasunari dagokion atala «2015etik eguneratu gabe»
EH Bilduren esanetan hainbat arau ezartzen dira aipatutako arautegian. «Aurrekontuak lan­­­tze­ko auzo bilerak egitea, he­rri­tarrak artatzeko ordutegi ze­hatz bat jartzea, alkateak ur­te­ro herritarrekin batzar ireki bat egitea... Beste egin­behar bat da udal webgunean dagoen Gar­den­tasun atarian dauden datuak eguneratzea, eta EAJk 2015etik eguneratu gabe ditu: zi­ne­gotzien ordain-sariak, die­tak, telefono gas­tu­ak... Ho­nek udaleko arautegia urratzeaz gain, gatrdentasun legea ere urratzen du».

Horrez gain, legealdi buka­e­ran «parte-hartze politika itxu­ra­keriara murrizteko» pausua eman izana salatu du. «Hiri­gin­tza Plan Orokorrak aldatze­ko herritarren egiazko parte-har­tzea bermatu behar dela dio legeak. EAJk agiri hau abuz­tu­an jarri zuen jendaurrean, herritar gehienak oporretan daudenean, eta herritarrekin egin beharreko parte-hartze saioa alegazio epetik kanpo egin zuen. Beraz, EAJ eta PSE-EEren erabakiagatik, herrita­rrei informazio eta parte-hartzea erabat mugatu zaie».

«Ustelkeria eta adiskidekeriari ateak itxi behar zaizkio»
Bestalde, azken Plenoan Par­te-hartze, Informazio eta Gar­den­ta­sun arautegian eginda­ko al­da­keta salatu du. «Arau­tegia­ren arabera, 9.000 euro baino gehia­goko kontratuak esleitu au­rre­tik, hiru en­pre­sari eskatu behar zitzaikion eskaintzak. EAJk mu­ga hori 15.000 eurora aldatu du (...). Orain, PSE-EEk babestutako EAJren aldaketa­re­kin, 10.000 euroko kontra­tu­ak zuzenean esleitu ahal izan­go dira. Ho­ne­kin EAJk kon­tratuak esleitzeko as­kata­sun gehiago nahi du. Gar­den­ta­su­nean eta parte-har­tze­an sa­kon­tzeko ga­raia da, eta behin­goz ustelkeria eta adiski­de­­keri­ari ateak itxi behar zaizkio». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!