«Lorpena litzake eskubaloia finkatzea, Hernanin»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 13a, 02:00

Jubeniletako mutilen taldea, kadeteetako nesken eta mu­ti­len talde bana, infantiletan ere beste bana, eta eskola kiroleko taldeak aritzen dira gaur egun eskubaloian, Hernanin. Dene­ra, 120 bat neska-mutil. «Bago­az gora, pixkanaka-pixkanaka, etapaz etapa», diote Mikel Os­to­laza eta Aingeru Indaberea, Hernaniko Eskubaloi Taldeko gobernu batzordeko kideek.
Izan ere, hainbat aurrera­pauso eman ditu klubak, talde bat 2012-2013 urteen artean herrian es­kubaloia berresku­ra­tzeko la­ne­an hasi zenetik, eta denboraldi honetan beste etapa berri bat hasiko dutela iragarri dute. «Denak batera ari gara arrau­nean». Horren adibidea da, besteren artean, Asier Zubiria eskubaloi jokalari profesional ohia klubeko arlo teknikoan lanean hastea.
Horren eta egungo beste erronken berri emango dute ikasturteko aurkezpen festan. Datorren larunbatean, hilaren 20an izango da, 12:30etatik au­rre­ra Atsegindegin. Taldea aur­kez­teaz gain, pintxoak, mu­si­ka, bazkaria, jolasak, bingoa eta abar luze bat izango dira.

Behetik gora
Hamar urtetan desagertutako ki­rola biziberritzeko asmoa ager­tu zuen 70eko hamar­ka­dan eskubaloian aritutako koa­drila batek, eta 80ko ha­mar­kadako koadrilarekin jarri zen harre­ma­netan. Horietako bat zen Mikel Ostolaza, 4 urtez jokalari izana. «Kirol proiektua garatu, kluba berreskuratu, zuzen­da­ritzako kide ohiekin hitz egin… Martxan jartzeko beharrezkoak direnak egin ge­nituen». Izan ere, hasieratik argi izan zuten behetik gora egin behar zutela, baina ho­rre­ta­rako, kluba izatea beharrez­koa zen. «Eskola kiro­lean nes­ka-mutilek eskubaloia probatu ahal izateko, herrian kluba izatea beharrezkoa da». Eta as­matu zutela ematen du. «Es­ko­la kiroletik sortutako lehen­da­bi­ziko taldea da orain jube­ni­letan dagoena».
Neska-mutilak kirola egi­te­ra, eta horien artena esku­baloia auke­ratzera bultzatzea erron­ke­tako bat da. Baina ez baka­rra. «Lehendabiziko bi urtee­tan koadrila horiek aritu gi­nen, denak boluntario. Baina ez da erraza. Lan asko dago». Neska-mutilak erakarri, izene­ma­­teak kudeatu, entrena­tzai­leak bilatu, kiroldegiarekin eta federazioarekin koordinazio lanak egin, dirua lortu…
«Horregatik, gurasoei deial­dia luzatu zitzaien. Hain zu­zen, Aingeru Indaberea da seme-alabak eskubaloian hasi eta klubeko gobernu batzor­dean laguntzen hasitako ama bat. «Seme-alabak hasi arte ez nuen ezagutu ere egiten es­ku­ba­loia, eta orain, izugarri gus­ta­tzen zait. Realeko bazkide izan naiz 23 urtetan, eta orain, aspertu egiten nau futbolak!».
Zuzendaritza lanetan urte zail xamarrak pasa dituztela ai­tor­tzen dute. «Goenkale bat bi­hurtu izan gara batzuetan; denak boluntario, bakoitzak ikuspuntu desberdina... Zorio­nez, Hernanin kirol aniztasun izu­garria dago, baina iristen ginen, iristen ginenera; kluba finkatu eta kirol emaitza onak lortzea oso zaila zen. Azke­ne­an, lehengo urtean finkatu zu­ten egitura: arlo ekono­mi­koa, ad­mi­­nistraziokoa eta kirol ar­loa dauz­kate, eta bakoitzeko or­dezkariek gobernu batzordea osatzen dute. «Orain 8-10 la­gun aritzen gara, eta bakoitzak badu bere lana, boluntario iza­ten segitzen badu ere. Beste eta­pa berri bat hasi dugu, eta de­nak batera ari  gara arrau­nean».

«Jubeniletara arte, parte-hartze kluba gara. Hori da gure filosofia»

Kirol arloa eta formakuntza, egungo erronkak
Etapa berriko erronkak ere fin­katu dituzte. «Borondatea, dena, baina formakuntzarik ez dugu izan askok. Hasierako neska-mutilen taldeen gabezia izan da hori, entrenatzaile ari­tu­tako asko gurasoak izan bai­tira. Orain aurrerapausoa eman, eta arlo teknikoa bide­ratuko dugu».
Zentzu horretan, gainera, laguntza sendoa izango dute aurten. «Asier Zubiria usur­bil­darra, 20 urtez profesionaletan jok­atu duena, klubera etorriko da. Klubeko plan globala egiten lagunduko du, maila bakoitzen zer landu daitekeen erabaki eta de­nen lanari koherentzia ematen».
Dena den, garbi daukate klu­baren filosofia ez dela al­da­tu­ko. «Guretzako lorpena li­tza­ke eskubaloia finkatzea Herna­nin. Jubeniletara arte, parte-har­tze kluba gara. Hori da gure fi­losofia. Gero, baloratuko da tal­de bakoitzak zein aukera dauz­kan. Neska-mutilek ki­ro­la egitea nahi dugu. Emaitzak, orain­goz, ez dira inportan­te­ak».

Jubenilak, ereindakoaren fruitu
Hain zuzen, hasierako urte­ta­ko gabeziek zailtasunen bat edo beste eragin dutela kon­tu­ra­tzen dira. «Dagoen kirol aniz­­tasuna medio, askok ez dute eskubaloia ezagutzen. Ize­na eman zuten aurrenekoei azal­du egin behar izan genien zertan eman zuten izena! Baina gustatu egin zitzaien, eta segi egiten dute. Orain, ki­rol­de­gian atzera-aurrera ibil­tzen direnek badaukate errefe­ren­tzia bisual bat».
Horrez gain, hasierako ur­te­tan gaztetxoenekin lanean hasita, ez dute izan beste klub batzuetan bezala, jokalari hel­du­enen laguntza. Baina hori ere bidean dago. «Behetik gora ari gara lanean, eta jarritako ha­ziak hasi dira fruituak ema­ten. Bagoaz gora, pixkanaka-pix­kanaka, etapaz etapa. Ju­be­nilen taldea inplikatuta dago, eta neskek ere bide berdinetik dijoaztela erakutsi dute. En­gan­txatuta daude». Eskola ki­ro­leko begirale izateko forma­zioa ematen du Aldundiak, eta klubeko jubeniletako 7 jo­ka­larik eman dute izena. Etorki­zu­nean, beraz, ikasitakoa gaz­tetxoenei transmitizeko mo­duan izango dira.


«Kirol konpletoa da»
Eta ez da gutxi ikasitakoa, edo kluba jokalariei transmititzen saiatzen dena, behinik behin. «Kirol konpletoa da. Diber­ti­ga­rria. Dinamikoa. Talde kirola. Korrika eta saltoka, han­kak eta eskuak lantzen di­ra... Eta kon­tak­tua ere ba­da­go, eta beraz, errespetua lan­tzen da, ika­ra­garri: zer egin dai­­tekeen, eta, bereziki, zer ez. Giro polita sor­tzen da. Talde giroa». Taldea egon­­kor­tzen lortzen ari dira, ho­rrekin. «Neska-mu­tilak gera­tzen ari dira. Gus­toko duten sei­nale».
Ezin­besteko pausoak ema­ten ari dira, beraz, izandakoa berres­ku­ratzeko bidean. «Gure in­gu­ruko herrietan indar haun­dia dauka eskubaloiak. Ka­detee­tan, adi­bidez, araba­rrek gipuz­koa­rren kontra jo­katzen dute, in­gu­ru­an ez dau­katelako bes­terik. He­men tal­deak daude Za­rau­tzen, Ore­re­tan, Donos­tian, Ur­ni­e­tan, An­doai­nen, Usur­bilen... In­darra dau­kan ki­rola da. Herna­nin his­to­rikoki garran­tzia izan du, eta egungo jokalari asko­ren gu­rasoak edo izeba-osa­bak ibili izan dira esku­baloian». Pausoz pauso, hori ere iritsiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!