Nazioarteko Inprobisatzaileen Birak geldialdia egingo du bihar Hernanin. Payadak, punto cubanoak eta bertsolaritzak egingo dute bat Biteriko eszenatokian, 20:00etan hasita. Maialen Lujanbio eta Julio Soto izango dira bertaratuko diren bertsolariak; eta Tomasita Quiala eta Araceli Agüello inprobisatzaileak etorri dira Kuba eta Argentinatik, hurrenez hurren. Sarrera: 7,5 euro.