Txapa tailerra, aste honetan zehar

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 9a, 02:00

Txapak egiten ikasiko dute Hernaniko gazteek Gaztelekuan gaur hasi eta ostegunera bitarte. Hori izango da Gaztelekuan ibiltzeko aste honetan izango duten aukera bakarra, izan ere, zubia dela-eta, hurrengo asteartera arte, hilaren 16ra arte, itxita egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!