Gaixotasun askoren arrazoiak bizkarrezurrean dagoela diote aditu askok, eta hain zuzen, horren inguruan solastuko da Xabier Mendiaraz kiropraktikoa gaur.
Bizkarrezurrean bilatu gaixotasunaren kausa izenburupean, hitzaldia eskainiko du, arratsaldeko 18:00etan hasita, Biteri kultur etxean.
Sarrera debalde izango da, eta adin guztiei zuzenduta egongo da.
Nola saihestu laguntzeko, tartea
Mendiarazen laguntzari esker, bertaratutakoek egungo gaixotasunen arrazoi nagusiak zein diren jakin ahal izango dituzte, eta bide batez, etorkizun batean bizkarrezurreko arazoei nola aurre egin behar den azalduko du.
Kiropraktikoak beraz jakinarazi duenaren arabera, 40 minutuko hitzaldia eskainiko du, hasteko.
Eta ondoren, bertaratutakoek Xabier Mendiarazi beren zalantza eta galderak egiteko tartea ere izango dute. yy