Gutxieneko zerbitzuak gaur eta bihar, Inmakulada Ikastetxean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 9a, 02:00

Benetako Negoziazioaren al­de, lan hitzarmen berria orain! lelopean, greba deitu dute gaur eta biharko gizarte ekimeneko ikastetxe pribatuetan, ELAk, Steilasek, CCOOk, LABek eta UGTk. Grebarekin bat egingo du Hernaniko Inma­kulada ikastetxeko irakaslegoak, eta beraz, gutxieneko zerbitzua eskainiko dute bi egunetan. 

Erantzunik ez
Aurreko ikasturtean hiru gre­ba egin ondoren egin zuten deialdia irailean. Hiru jardunaldi horietan erantzuna «uga­ria» izan zela onartu dute sindikatuek, baina hala ere, «sektoreko patronalek, (Kris­tau Eskola eta AICE-IZEI), ez dute ezta zirkinik ere egin negoziazio-mahairako deialdirik egin gabe daude, eta gure eskakizunetako bati ere ez diote erantzun. Agerikoa da beraz, hauen negoziaketarako aldarterik eza». 
Aldarrikapenen artean na­barmendu dute: «sektore ho-ne­tako langileok ia hamar urte­tan egon gara hitzarmena berritu gabe, eroste-ahalmenaren galera metatuak %10e­tik gorakoak dira, pedagogien modernizazioa, digitalizazioa eta hezkuntza-berrikuntza langileon kontura joan da, lan-kargak handituz jasanezinak izateraino». 
Egoera horren aurrean deitu dituzte gaurko eta biharko grebak.

Manifestazioa, bihar
Bihar egingo dute bat beste ikastetxeekin Donostian egingo duten manifestazioan. 11:30­e­tan abiatuko da, Bulebarretik. 

 

ESKAKIZUN NAGUSIAK

Enplegua:

Akordio bat, enpleguari eusteko eta gelak balizko ixtearen eraginpeko pertsonala birkokatzeko.

Soldatak:

Eroste-ahalmena berreskuratzea.

1-DBHko eta 2-DBHko irakasleen soldatak parekatzea.

Lanaldia eta lan-kargak:

Irakasleen kasuan, ordu osagarriak erreserbatzea eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, zein urtean dedikazio ez presentzialeko 70 orduren aitortza.

Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalarentzat, lanaldia murriztea.

Lanbide Heziketan lanaldiaren banaketa adostea.

Bereziki prekarizatuen eta feminizatuen dauden kidegoen lan-baldintzak hobetzea.

Hezkuntza-laguntzako espezialistak: haien lana irakaskuntza-izaerakotzat hartzea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, lanaldia modu erregularrean banatzea irailaren 1etik ekainaren 30era arte…

Haur-hezkuntzako lehen zikloko pertsonala: haien lana irakaskuntza-izaerakotzat hartzea, lanaldia murriztea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!