Portu eguna, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 9a, 02:00

Portu Eguna ospatuko dute auzotarrek ostiral honetan, egun osoko egitarauarekin. Eguerdiko 12:00etan hasiko da festa auzotarren arteko patata tortila txapelketarekin; bakoitzak etxetik ekarri beharko du tortila, eta 13:00etan banatuko dira sariak. Ondoren, 14:30etan izango da auzo bazkaria; eta bukatzeko, 18:00­e­tan, erromerian dantzatuko dute Bide batez taldearekin. Bazkariko txartelak gaur arte erosi daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!