Jagoba Erdoziak hiru gol, irabazteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 8a, 02:00

Emaitza gazi-gozoak lortu dituzte asteburuan, CD Hernaniko futbol taldeek. Mutilek nagusitasunez irabazi zuten Aretxabaletaren zelaian atzo, Jagoba Erdoziaren hiru golekin (0-3). Horrela, Ohorezko Erre­gional mailako sailkapenaren laugarren postura igo dira. Neskek, aldiz, ezin izan zuten punturik eskuratu, larunbatean Zubipen, Arratiaren kontra (1-2). Edozein kasutan, majo sufritu behar izan zuen Euskal Ligako liderrak, hiru puntuak eramateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!