Urriaren 18an eskainiko dute Zu&ni izeneko kontzertua, Biteri kultur etxean, Maialen Errotabeherek eta Niko Etxartek. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da Ipar Euskal Herriko bi musikarien emanaldia, eta sarrerak, gaur jarriko dituzte salgai, Biterin bertan.