Miguel Angel Larretxea Txelo zena omentzeko, zita jarri zuten atzo haren lagunek; eta dozenaka herritar hurbildu ziren udaletxeko arkupeetara. Agur berezia egin zioten, Hernanin musikaren alde hainbeste egin zuenari. Txoria txori jotzen hasi zuen ekitaldia Roberto Pachecok, eta Txeloren bizitzari eta pasarte esanguratsuei egin zieten errepasoa gero, lagunek. Oso gustuko zituen bi abesti kantatu zituzten bertaratuek elkarrekin ondoren, eta bukatzeko, sagardo eta guzti, topa egin zuten Txeloren omenez, Topa dagigun abestiaren airera.