Gizon bat atxilotu zuten Zikuñagan, lapurtzen saiatu eta bi matxeterekin itzulita

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 8a, 02:00

Gizon bat atxilotu zuen la­run­bat gauean Ertzaintzak, Ziku­ñaga auzoko taberna batean, lapurtzen saiatu eta bezero bat erasotzeagatik. Azaldu dute­nez, tabernara sartu zen 36 urteko gizona, eta ikusita zerbitzaria ez zegoela bertan, garbiketa la­netan ari zelako, kutxa erre­gistratzailetik dirua hartzen saiatu zen. Zertan ari zen iku­si zuen bezero batek gel­dia­ra­zi egin zuen, zerbitzariari dei­tuz, eta bere jarrera leporatu zion. Eztabaidan aritu ondo­ren, alde egin zuen gizonak.
Baina hortik gutxira buel­tatu zen tabernara, bi ma­txe­te zituela, eta zenbait bezero erasotzen saiatu zen. Aurrez geldiarazi zuenari, zenbait eba­ki txiki egin zizkion aur­pe­gi­an. Tabernan zeudenek lortu zuten erasotzailea geldia­raz­tea, Ertzaintzaren patrulla bat iritsi zen arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!