Aldizkako azterketak eta babesa
Gomendagarria da urtean behin azterketa egitea optiko-optometristarenean, batez ere, baztertzeko kirolariak lausoki ikustea miopia edo astigmatismoaren gisako defektu errefraktiboen ondorioz. %100eko ikusmen-zolitasuna izateak kirol emaitzak hobetzea dakar.
Kirol jardueretan, pilotek eragindako traumatismoak oso arriskutsuak dira. Horiek saihesteko, kiroletan babesteko betaurreko homologatuak erabili beharko ditugu, kolpeei erresistenteak direnak eta kalitate optiko ona daukatenak.
Hoyaren kirol-lenteak kiroletako ikusmen hoberenerako
Kirola praktikatzeko bereziki pentsatuta daude foku bakarreko Nutux Sportive Trueform lenteak eta Hoyalux Sportive Trueform lente progresiboak. Ikusmen nagusia periferikoa da, eta hori hobetu egiten dute lente hauek, ziurtatzen baitute begi bakoitzak ikusmen argia izatea, baita begiradaren norabidearekiko ikuseremu zabal eta independienteak ere. Nutux Sportive eta Hoyalux Sportive diseinuek mugimendu binokular libreagoa ematen diote kirolariari, eta gainera, begiek gehiegizko esfortzua egitea ekiditzen dute.
Kiroletako eguzkitako betaurrekoak
Kirol jardueraren ingurugiroaren baldintzak kontuan hartu behar dira. Horren arabera izango baita lentearen kolorea; marroia, grisa, berdea, horia edo purpura izan daiteke, eta kontratesaten sentsibilitatea hobetzea izango du helburu. Hala, kiroletan hain garrantzitsua den ikusmen-zolitasun dinamikoa hobetuko da. Beste tratamendu batzuek, hala nola polarizatuak, fotokromatikoak eta ispiluek kalitatea areagotzen diete lenteei.
Kiroletako eguzkitako betaurrekoak RUVA-B erabateko blokeoarekin homologatuta egon behar dute, baita izan behar dute inguratzaileak, arinak, eta kolpeei erresistenteak. Gainera, alboko eta goialdeko babesa ere izan dezakete, baita lenteen inguruan irekiera integratuak eduki ere, lurruna baztertze aldera.
Ikusmen gaitasuna
Begiak trebatu daitezke kirol-errendimendua hobetzeko.
Ikusmen-gaitasun hauek trebatuz, edo terapiarekin, kirol jardueretan hobetu dezakegu:
- Ikusmen-zolitasun dinamikoa:
Ezinbestekoa da pilotarekin jokatzen diren kirol gehienetan: futbola, pelota, tenisa, eskubaloia, saskibaloia, errugbia. Ikusmen-zolitasun dinamikoa abiadurarekin hondatzen da, kontrastea gutxitzen du eta norabide zeiharra hartzen du, eta adinarekin murriztuz doa.
- Ikusmen periferikoa:
Antzemateko eta erantzuteko gaitasuna da. Ikusmen-puntu nagusiaren inguruan kokatzen dira bi ikusmen-estimuluak. Saskia, atea, sarea edo kantxa ikustea ahalbidetzen du, eta aldi berean, botea eman, jaurti edota jokoa antolatu.
- Ikusmen binokularra:
Begiek modu sinkronizatuan mugitu eta lan egin behar dute. Ikusmen binokular egoki batek erliebearen eta sakoneraren ikusmen egokia ematen du, baita distantzien kalkulu zehatzagoa ere.
Kirolera bideratutako ikusmen-entrenamenduaren helburua da kirol errendimendua areagotzea. Horri esker hobetzen da ikusmen-zolitasun dinamikoa eta ikusmen periferikoa, begi-hanka/esku koordinazio ikusmen-motorra, eta lortzen da erreakzio-tartea gutxitzea, begiko mugimenduak doiagoak izatea, mugimendu estatikoagoak, ikusmenaren malgutasuna, oroimen-bisuala eta bistaratzea.
INFORMAZIO GEHIGARRIA:
Helbidea: Antziola Auzoa 14, Hernani
Telefonoa: 943 33 68 86
Alejandra Alcibar. Optiko-optometrista.
Kol. zenb. 12244