Eli Pagolak txapela, Hernandorena sariketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 8a, 02:00

Iparraldeko txapela kuttu­ne­ne­tako bat jantzi zuen Eli Pa­gola bertsolari hernaniarrak, ostiralean. Teodoro Hernan­do­rena Bertsu Sariketaren fina­le­an aritu zen Pagola, Haz­par­neko Tta­ttola gaztetxean, eta baita ederki aritu ere!
Sei bertsolari aritu ziren, Ber­tsularien Lagunak Elkar­te­ak antolatutako txapelketaren fi­nalean: hernaniarrarekin ba­te­­ra, Asier Galarza, Aitor Ser­vier, Jon Gurrutxaga, Txaber Altube eta Maialen Akizu. Baigorriko finalerdian lortu zuen bertan egoteko txartela Pagolak, Ba­sai­zea elkartean, Akizurekin ba­tera. Beste lauek, Hen­da­iako Ba­leak elkartean joka­tu zena eta Donapaleuko Aldaka gaz­te­txekoa gainditu zituzten.
Julen Vrignon aurkezlea­ren esanetara, bost ariketa osatu zituzten finalistek: zortziko haundian, zortziko txikian, bi punturi erantzunda, hitzari ber­tsoa jarrita, eta hamarreko txikian. Pagola eta Gu­rru­txa­ga, pasa ziren bu­ruz bu­­rukora, bakarka neurri libre­­an bi ari­ke­ta osatzeko, gaia eman­da. Hernaniarra nagu­si­tu zen azke­­nean, eta berak ekarri zuen sari potoloena: Xabier Her­nan­dorenak jarri zion txapela.
Gainerako sariak banatu zi­tuzten Maite Deliartek, Eus­kal Kultur Erakundeko ordez­ka­ri­ak; eta Xumai Muruak, Ber­tsularien Lagunak Elkarte­ko lehendakariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!