Beste urte batez, bakailuak hartuko du protagonismoa Hernanin, urriko bi astetan zehar. Gaur hasi eta urriaren 21era arte luzatuko da Bakailu Astea, eta ez du hutsik egingo, herritarrak erakarriko dituen tabernen arteko pintxo lehiaketak. Gaurtik dastatu ahal izango dituzte pintxoak, herriko 28 tabernatan; eta gero, hilaren 19ko 20:00etara arte izango dute aukera, onena aukeratzeko.
Beste lehiaketa bat ere jarriko dute martxan gaur bertan, aurtengo nobedadea dena, gaztetxoei zuzendua: Non dago Pil-Pil? jokua. Bakailu Astearen maskota bilatu beharko dute, eta hiru komertziotan topatzen duenak, saria jasoko du.
Eta gaurtik izango da aukera, baita ere, bakailuaz gozatzeko bi jatetxetan: eguneko kartan edo menuan jarriko dute bakailua, Errioguardan eta Sansonategin.
Bihar, berriz, kale animazioa izango da, Pil-Pil maskotaren eskutik, 18:00etan hasita.
Urriaren 21ean bukatuko da Bakailu Astea, Bakailu Festarekin. Eta ez da faltako bakailua pil-pil eran lehiaketa. Aurrez eman behar da izena, eta hilaren 15era arte dago epea: Biteriko Turismo Informazio Puntuan, 943 33 70 28 (astean zehar goizez), turismoa@hernani.eus edo gurutze-a@hernani.eus.
ASTE HONETAKO EGITARAUA
URRIAK 8-19
Tabernen arteko bakailu pintxo lehiaketa, herriko 28 tabernatan: Antziola, Apeadero, Aralar, Atxur, Deportivo, Egoki, El Caserio, Garin, Goiz Argi, Goiz Eguzki, Guria, Horbel, Joxe Mari, Juxto, Kafe Arri, Karrero, Kitto, Kixka, Oindi, Rioja, Rufino, Tamer, Tripontzi, Txema, Txilibita, Txoko kafe-bar, Vinoteca Otaegi, Zinkoenea. Pintxoak 1,50 euroan.
Non dago Pil-Pil? jokua. Maskota hiru komertziotan topatzen duenak saria jasoko du.
URRIAK 8-21
Bakailua jatetxeetako menuan edo kartan: Errioguarda eta Sansonategi.
URRIAK 9, 16 eta 18
Pil-Pil kalean! kale animazioa, 18:00etatik aurrera. Bakailu Asteko maskota, kalean.