Festa egingo da gaur Andre Kale 33ko Otaegi edarietxean. Ardo dastaketa gidatuak eskaintzen dituen edaritegi honek urtebete darama irekita, baina aurrerantzean, osasun eta edertasun terapiak ere eskainiko ditu, eta guztiaren berri emateko, irekiera festa egingo du gaur, 20:00etatik 21:30etara.
Jose Ramon del Barrio chefa, pintxoak egiten
Ardoaz gain, bestelako jaki goxo eta bereziak, bertakoak eta kalitate handikoak saltzen dituzte Otaegin. Gaurko festan, horietako batzuekin egindako pintxo hotzak probatu ahal izango dira, Jose Ramon del Barrio chef ezagunaren eskutik.
Aurrerantzean, produktu horiek ere salgai izango dira Otaegi edarietxean. Mota guztietako gutixiak izaten dira, baita beganoak ere: pate begetarianoak, barazki saltsa naturalak, hummusa... Ezin aproposagoak dira, bertako mota guztietako ardoekin dastatzeko, oparitzeko, dastaketa gidatuak laguntzeko...
Ecovino 2018 sariduna eta sagardoa gaur, dastatzeko
Gaurko protagonista, jakiekin batera, nola ez, ardoa izango da. Ecovino 2018 Sarietako Urrezko Handia ardoa probatzera emango dute, doan.
Otaegin bertan dastatu edo erosi daitekeen ardoa da, eta bestelakoak ere izaten dira, Otaegirako esklusiboak direnak, nazioartekoak edota bertakoak, sariak jaso dituztenak...
Eta ardoa gustatzen ez zaionari, gaurkoan, Petritegiko sagardoa txotxetik edateko aukera ere emango zaio, irekiera festan murgildu, eta bestelako zerbitzuak ezagutzera gerturatzeko.
Euskal Herrian bakarra, Otaegi
Guztiarekin, Otaegi edarietxean aukeran dauden zerbitzuen berri ematea da helburua. Izan ere, «Frantzia edota Estatu Batuetan aurrea hartu» dute, eta «Otaegi da Euskal Herriko zentro bakarra, edarietxeaz gain, ardoterapiak eta nutrikosmetikoak eskaintzen dituena».
Hain zuzen, egunerokoan ardoak probatzeko aukeraz gain, badago dastaketa gidatuak egiteko aukera, Arantza ardo aholkulariarekin, edarietxeko gela pribatu batean. Bestean, berriz, Daniel eta Nohelia spa terapietan adituek, erlaxazio, edertasun eta osasun masajeak, terapeutikoak eta erreduktoreak ematen dituzte, ardoarekin edota mahats eta sagarrekin, reishi onddoekin eta ganoderma belarrekin egindako produktuekin. Hauek ere Otaegin bakarrik aurkitu daitezke, eta bertan probatzeaz gain, erosteko aukera dago.
Honekin guztiarekin gozatzeko, hitzordua hartzea gomendatzen dute, asteazkenetik igandera. Gainontzean, gaur, edarietxea ezagutzeko gonbidapena luzatu dute.
Andre Kale 33, 20120 Hernani
Telf: 943 12 84 03 / 681 394 083
otaegi.edarietxea@gmail.com / www.otaegiedarietxea.com