Aitaren rolaz gaur, aurreneko eskola

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 10a, 02:00

Ikasturte berriarekin batera, bueltan dira Hernaniko Hez­kuntza Plataformak antola­tzen dituen Hezkuntza Esko­lak. Aitak non daude? izen­burupean egingo dute aurre­nekoa, pare bat aldaketekin: ordua aurreratu egin dute, arratsaldeko 17:30etan izango da, hemendik aurrera, eta gainera, zaintza zerbitzua ere eskainiko dute, partehartzea sustatzeko asmoz.

Aurten, zaintza zerbitzua ere eskainiko dute, eskolak iraun bitartean.

Gurasoen rolak, aztergai

Oraingo honetan, gurasoen rolak izango dituzte hizke­tagai. Izan ere, haiek azaldu duten bezala, «guraso izatea gauza haundia da, ama edo aita izatea gauza ederra da. Aitaren rolak azken hamarka­detan izandako bilakaera iku­sita argi dago gauzak alda­tzen ari direla Baina, horrela al da benetan?  Ziur gaude horre­taz?». Horren guztiaren ingu­ruan eztabaidatuko dute gaur, herritarrekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!