Urnitean, Xoxokako plazan jarri dute zita ostiral honetarako, lau kirolarik; eguerdiko 12:00etan hasita, hiru akziotako desafioari egin beharko diote aurre, eta tartean izango da Suharri Irazustabarrena segalari astigartarra.
Segan, korrika eta harri-jasotzen
Bikoteka ariko dira kirolariak. Suharri Irazustabarrenak Julen Gabirondo, Euskal Herriko sega txapeldunarekin hartuko du parte, eta aurrez aurre izango dituzte Urtzi eta Beñat Telleria anaiak.
Bikote bakoitzak hiru proba egin beharko ditu, txanda librean; hau da, elkarri erreleboa nahi dutenean pasako diote. Batetik, 100 kiloko zilindroarekin parte-hartzaile bakoitzak 25 jasoaldi egin beharko ditu; bikoteko, 50. Bestalde, korrika 6 kilometro egin beharko dituzte. Eta azkenik, segan, 700 metro karratu moztu.