Azaroaren 11n ospatuko dute aurten, Euskal Herriko hainbat herritan, Bizilagunak egitasmoa. Bertako familia bat eta kanpotik etorritako bat elkartu, eta bietako baten etxean bazkaltzea, elkar ezagutzeko. Hernanin ere egingo dute, aurreko urteetan bezala, eta izenematea zabalik dago, bazkarietan parte hartzeko: 943 33 60 71 telefonoan, edo amher-sos_racismo@hotmail.com emailean.