Bihar bilduko da Hernaniko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordea. Goizeko 09:00etan egingo dute bilera, Alkatetzan, eta hiru gai landuko dituzte: AEKrekin hitzarmena, 2018ko kale arte sorkuntzarako dirulaguntzen oinarriak, eta eskoletan eta herrian berdintasuna eta tratu ona bultzatzeko zerbitzuaren luzapena.