Urtean bitan eskaini ohi dute odola emateko aukera Ereñotzuko Auzo Etxean. Martxoaren hasieran izan zen aurreneko aukera, eta astelehenean izango da bigarrena, hau da, ikasturte berriko aurreneko zita. Beti bezala, arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara izango da aukera, eta nahi duenak aukera izango du Auzo Etxera gerturatzeko bertan izango baitira erizaintzako profesionalak.
Odol-emaileak, beharrezkoak
Osakidetzak azaltzen duenez, «aldi oro behar izaten da odola eta, hortaz, aldi oro eman beharko da odola». Izan ere, «medikuntzaren eta teknologiaren aurrerapenak gorabehera, oraingoz odola ez da fabrikatzen eta, hortaz, pertsonen odol-emate altruistak dira odola lortzeko iturri bakarra».