Tanzanian eta Arriatzun, emakume ekintzaileak

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 6a, 02:00

Hernanin izan da egun hauetan Tanzaniako emakume ekintzaile talde bat, Baratzetik Merkatura proiektuaren baitan Gipuzkoako hainbat errealitate ezagutzen, ASPEGI Gipuzkoako emakume enpresari eta profesionalen elkarteak eta Mujeres por África elkarteak sustatuta. Tartean, Diametro 200 eta Karabeleko ezagutu dituzte, eta baita Arriatzu Barazkiak ere: baserria, baratzak, barazkiak nola garbitu eta prestatzen dituzten... «Esperientzia aberasgarria» izan dela azpimarratu dute, eta «poz haundia» agertu zuten, «emakumeak indartsu» ikusita; «are gehiago, gazteak» ikusita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!