Argazkilari zaletuek zita, biharko rallyan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 6a, 02:00

Hamazazpigarren Argazki Ra­llya antolatu du Hernaniko Ar­gazki Forumak biharko. Ar­ku­pe­tan egin beharko da ize­ne­ma­tea, 09:00etatik 10:00e­ta­ra, eta 14:00ak arteko epea egongo da argazkiak egiteko.

Bi kategoria
Izena ematean, parte-hartzaileek kontrolerako argazki bat eta autoerretratu bat egin be­harko dituzte, eta 10 euro or­daindu; 16 urtetik beherakoen­tzat doan izango da. Rioja tabernan hamaiketakoa izango dute denek prezioaren barruan.

Argazkiak Hernanin egin beharko dituzte, eta aurkezteko epea urriaren 10ean bukatuko da: gai bakoitzeko bat eta kontroleko argazkia eta autoerretratua bidali beharko dira, izenematean egokitutako zenbakiarekin, hernani.rally@gmail.com helbidera. Erakusketarako zein argazki aukeratzen den ere zehaztu behar da.

Helduen mailan 4 sari eman­go dira: bilduma onena, bigarren bilduma onena, hernaniar baten bilduma onena eta rallyko argazki onena. Ume­e­nean, 3: bilduma onena, ar­gaz­ki bitxiena eta argazki atseginena.
Parte hartzaile bakoitzak aukera dauka dagokion mailan eta horrez gain, mugikorren kategorian parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!