Kontzertu berezia, estreinaldiarekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 6a, 02:00

Bat egingo dute gaur Doinu Zale akordeoi orkestrak eta Ozenki eta Goiz Eguzki abesbatzek, kontzertu berezi bat emateko: Imanol Kamio musikari hernaniarrak sortutako Udazkena kantua estreinatuko dute, besteak beste.

Milagrosan emango dute kontzertua, 19:30etan.

Estreinaldia, bukaeran
Aurrena, koro bakoitza bakarka ariko da. Goiz Eguzki hasiko da, zazpi kanturekin: Oi Ama Eskualerri, Salió de Jamaica, Kanta berri, Itsasoa, La golondrina, Hitzak eta doinuak eta Maite.
Gero, Ozenki, beste seirekin: A tu lado, Ixiltasunean, Barbero de Sevilla, Sagarra jo, Juramento eta Kantata Bach.

Bukaeran elkarrekin ariko dira denak, eta Imanol Kamio beraren zuzendaritzapean estreinatuko dute bere kantu berria: Udazkena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!