11 partidu jokatuko dituzte CD Hernaniko pilotariek asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 6a, 02:00

Pelota txapelketa desberdinak bere bidea egiten ari dira eta gaur eta bihar artean hamaika partidu jokatuko dira. Atzo, beste lehia garrantzitsu bat jokatu zuten Aretxabaletan, gau partean, eta beste hiru partidu garrantzitsu Hernanin jokatuko dira. Hamaika partiduetatik hiru txapelketa pribatuei dagozkienak dira.

Gaur, 12:00etan Hernanin, Oier Garaiar eta Jon Jara bigarren mailako kadeteak, partidarik galdu gabe jarraitu nahi dute. Hortarako Behar Zana klubari irabazi egin behar diote. Bihar, 11:00etan Herna­nin, Anartz Oiartzabal eta Unai Etxarri lehenengo mailako kadeteak, irabazi egin behar diote Añorga klubari, fase finalera sartzeko aukerak mantentzeko.

Eta bukatzeko, bihar ere bai, 12:00tan Hernanin, Markel Lizeaga eta Eneko Aizpitarte Ohorezko mailako nagusiak, irabazi egin behar diote Pagazpe klubari, hauek ere fase finalera sartzeko aukerak mantentzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!