Hernani, Arratia liderraren kontra

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 6a, 02:00

Hernaniko neskek gaur, 16:00etan, jokatuko dute Zubipen Arratiaren kontra. Partidurik galdu gabe daude eta bolada onarekin jarraitu nahi dute, nahiz eta oso zaila izan. Arratiak jokatutako lauak irabazi ditu. Partidu bat irabazi eta hiru berdindu dituzte orain arte hernaniarrek. Sei puntu batu dituzte eta zazpigarrenak dira sailkapenean. Bestetik, Hernaniko mutilek Aretxabaletan jokatuko dute. Pasa den astean, 0-3, galdu zuten Tolosaren kontra eta kolpetik errekuperatu nahi dute. Atxabaltarrek ez dute ezagutzen garaipenik aurten; bi berdinketa eta bi porrotekin. Hernanik bi irabazi ditu, bat berdindu eta bestea galdu. zazpi punturekin seigarrenak dira sailkapenean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!