Barrenetxea IV, Ezkurraren agurrean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 6a, 02:00

Koteto Ezkurrak agur beroa jasoko du gaur Galarretan eta erremontista hoberenak ez dute galdu nahi eskainiko zaion omenaldi beroa. Ez du Ezkurraren partiduan jokatuko, baina Barrenetxea IV.ak partidu benetan interesgarria eta erakargarria jokatuko du. Bikotea, hirukotearen kontra ariko dira jaialdiko hirugarrenean. Urriza eta Barrenetxea IV; Utergak, Ezkurra II.ak eta Azpirozek osatzen duten hirukoaren kontra jokatuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!