Lehenengo garaipena nahi du Hernanik gaur Landaren

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 6a, 02:00

Hernanik Aparejadores Bur­gosen aurka jokatuko du gaur, 17:00etan, Landaren. Herna­ni­arrek pasa den astean Villajo­yosan irabazi zuten, baina etxean ez dute garaipena eza­gu­tzen eta hori dute helburu nagusi Polidorik zuzentzen du­en taldeak. 

Burgos aurten igo da lehenengo aldiz Ohorezko Mailara eta nahiz eta talde berrian izan gorengo mailan hamabosteko sen­doa du. Fitxaketa mordoa egin dituzte azken urteetan, hasi­eran igoera lortzeko as­moz, eta behin lortu eta gero helburuak haundiak manten­tzen ditu.  Lehendabiziko hiru partiduetan bi irabazi ditu eta play off-eko postuetan dago.

Hala ere, Hernani etxean beti da talde sendoa eta kanpotarren garaipena ez da inoiz erraza izaten. Aurreko asteko garaipenari segida eman nahi diote trikoloreek, nahiz eta baja garrantzitsu batzuk dituen. 

Aste honetan bertan Ander Gutierrez lesionatu da, kolpe baten ondorioz, eta bi hilabete egongo da geldirik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!