Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko eguna da hilaren 15ean, eta data hori aprobetxatuta, emakume beserritarren topaketa antolatu dute Leitzaldeko berdintasun batzordeek. Egun horretan bertan izanen da, 16:00etatik 18:00etara, Leitzako udaletxean.
Ekitaldi irekia izanen da, eta gonbidatu dituzte baserritik soilik bizi diren emakumeak edo baserria diru-iturri nagusia duena.
Partehartzaile izan nahi duenak, datorren ostiralera arte dauka izena emateko aukera.
Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara izanen da, Leitzako udaletxean.
Bi bide daude: telefonoz, 948 51 08 40 zenbakian, edo whatsapp bidez, 674 08 69 26 zenbakian. Horretarako ordutegia ere zehaztu dute: goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00ak arte izanen da.
Marian Cestauk, gidaritza-lanak
Azaldu dutenez, topaketaren helburuak dira «batetik, talde honi espazioa eskaintzea, eta bestetik, hainbat tresna haien eskura jartzea. Gune honek aukera emanen du emakume baserritarren nahiak, ametsak, beharrak eta etorkizunaren inguruan hausnartzeko eta aztertzeko». Saioa gidatzen laguntzeko, bertan izanen da Marian Cestau coacher, formatzaile eta aldaketa eta ikasketa prozesuen bideratzailea.