Zumaiara egun pasa, adinekoek

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 6a, 02:00

Urtero antolatzen dute adinekoekin irteera ereñotzuarrek, eta hurrengorako data jarri dute dagoeneko. Datorren urriaren 13an, gaur zortzi, egingo dute irteera Zumaiara. 
Joan nahi duenak, orain dauka izena emateko aukera. Horretarako, Auzo Etxera jo beharko du, 943 55 10 00 telefono-zenbakiaren bitartez. Oste­gunera arte dago epea.

Flyschen herria, gertutik
Zumaia ezagutzeko aukera izan­go dute, beraz, Ereñotzuko adinekoek; flyschen herria, hain zuzen. 
Horretarako, goizeko 09:00­e­tan jarri dute zita Ereñotzun.    Handik, zuzenean Zumaiako interpretazio-zentrora abiatuko dira. Ondoren, itsasontzia hartu eta Algorrira joango dira. Zumaian bazkalduko dute, eta bukatzeko, herria bixitatuko dute.

Goizeko 09:00etan abiatuko dira, Ereñotzutik.

Iluntzeko 20:00etan egingo dute buelta, Ereñotzura. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!