Ereñotzu dantzan jarri zuten Xabi Solano eta konpainiak!

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 6a, 02:00

Ikuskizun berezia eskaini zuen Xabi Solanok aurreko asteburuan Ereñotzun. Plaza bete jende, trikitixaren betiko erritmoekin alaitu zuen gaua ereñotzuarrak, eta horretarako, gonbidatu berezienak igo ziren eszenatokira. Musika, dantza eta antzerkia uztartu zituzten besteak beste, Mikel Laskurain eta Ana Elordi aktoreekin, eta Kistiñe Solanorekin batera. Hernaniko akelarrearen inguruan Solanok egindako Erre zenituzten abestiaren dantza, gainera, Hernaniko Ttarla Dantza Taldeak dantzatuta izan zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!