Erantzun ona eduki zuen Astigarragako kultur etxean egin zen Elkarbiziren 2018ko bosgarren ikastaroak. 30 pertsona inguru bildu ziren eta ETAren xantaia ekonomikoaren azpiko bizitzaren esperientziak entzun ziren. Juanma Barandiaran Etxeberria Goieki agentziaren zuzendariarekin, eta Migel Lazpiur Lamariano Confebaskeko lehendakari ohiak azaldu zituzten esperientziak eta bizitakoak.