INDIBA therapy, izarra

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 27a, 02:00

Garai honetan luzera ezberdinetako lasterketa herrikoietan murgilduta gabiltza. Astebururo dago hitzorduren bat, eta orain dira, hain justu, ezagunenak edo denek egin nahi dituztenak. 

Horretarako, eta lesioak ekiditeko, aurretik denboraldiaren prestaketa egokia egitea oso garrantzitsua da, helburuak dagokion aholkulari profesionalarekin zehaztuta: prestatzaile fisikoa, nutrizionista, podologoa, fisioterapeuta…

INDIBA therapy tratamenduak gaitasun fisikoak optimizatzen ditu, mugimendua eta kirol-keinua uztartuz.

Gure kontsultara gerturatzen diren eta halako perfila daukaten pazienteek gehien jasaten dituzten patologiak dira ondorengoak:

• Akilesko tendinitisa
• Tibia-periostitisa
• Oin-zolako fasziitis 
• Zintilla iliotibialaren sindromea
• Errotulako tendinitisa
• Metatartsalgia
• Haustura bikiak/iskioak
• Trokanteritisa
• Koxalgia
• Lunbalgia

Arrazoiak, beraz, oso anitzak dira. Argi dagoena da, ordea, korrikalarientzat denboraldiko momentu erabakigarria dela. Hortaz, organismoaren errekuperaziorako teknika azkarrak eta prozesu fisiologikoa azkar­tzen dutenak erabili beharko ditugu. 

Horietako bat da INDIBA therapy teknika; kirol-munduan bereziki teknika izarra da, edozein lesioren hasierako fase zorrotzenean aplikatu baitaiteke. Lesioen prebentzioan ere garrantzia handia dauka, hidratazio eta ehunaren baskularizazio egokia mantentzen baititu.

INDIBA therapy tratamenduak gaitasun fisikoak optimizatzen ditu, mugimendua eta kirol-keinua uztartuz. Hala, kirol errendimendua hobe­tzen du, kirolariaren jarduera fisikoa eten gabe.

Kimera Fisioterapian hiru INDIBA ekipo ditugu, baita abangoardiazko beste teknologia bat ere: EPTE-EPI, NORMATEC, TALKA-UHINAK…

Ezin dugu ahaztu tratamendu onena, dignostiko egokiak abiatuta egiten dena dela. Horretarako, 10 profesionalek osatutako taldea dugu, etengabeko formazioan oinarritzen duena haren lana, tratamenduetan bikaintasuna lortze aldera.

Hernaniko, Astigarragako eta Donostiako zentroetan aurki gaitzakezue.

INFORMAZIO GEHIGARRIA
Helbideak: 
Hernani - Antziola 16
Astigarraga - Nabarra Oñatz 9
Donostia - Zabaleta 61

Telefonoak: 
Hernani - 943 556 427
Astigarraga: 943 331 720
Donostia: 943 321 586

Web orrialdea: www.kimerafisioterapia.com

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!