Astigarragak teknikari berria, hiru esparrutan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 6a, 02:00

Astigarragako Udalean hasi da lanean berdintasuna, elkarbizitza eta partehartze arloak landuko dituen teknikari berri bat. 
Udal gobernuak hiru esparru horiek sustatu nahi ditu  herrian eta horregatik 2018ko udal aurrekontuetan teknikari plaza gehitzea erabaki du. 

Hasieran, lanaldi erdian
Teknikaria lanaldi erdian hasi da, eskakizun legalak direla eta, hiru urteko plan berezi baten barne. Udal gobernuaren geroko asmoa teknikari lanpostua %100ean bermatzea da. 
Udal teknikari berria Foru Aldundian egon da lanean eta hainbat eginkizun izango ditu udal mailan, hain zuzen ere, berdintasun plana berritzea, herriko emakumeen taldeen lanak sustatzea, berdintasuna modu transbersalean lantzea bai Udal bai herri mailan eta herriko elkarbizitza eta partehartzea hobetuko duten proposamenak egitea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!