«Hezkuntza zinegotziaren ­familiako enpresak Udalarekin %57 gehiago fakturatu du»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 6a, 02:00

«El Taller Kultur Lantegia Sala­gra, S.L. eta Kirol eta Kultura Aisian, S.L. EAJko hezkuntza zinegotziaren gertuko familiaren enpresak dira. Bi enpresa hauek kultur arloko ikastaroak eskaintzen dizkiote aspalditik Udalari. Kulturako gaiak Kul­tura zinegotziak jorratu beharko lituzke baina kasu ho­ne­tan Hezkuntza zinegotziak bideratzen ditu» adierazi du Eh Bilduk ohar batean. 

«Gutxienez aurreko legealdian baina 30.672 euro ­gehiago fakturatu du»
Nahiz enpresa hauekin harremana lehenagokoa izan, EH Bilduk «aldaketa bat nabaritu du EAJ gobernuan sartu denetik. Aurreko legealdian El Taller enpresak 53.674,66 euro fakturatu zizkion Udalari. Legealdi honetan bi enpresek, aldiz, 84.346,59 euro batu dituzte, hau da, 30.671,93 euro gehiago (%57,14 gehiago)».

EH Bilduk argi du «etikoki onargarria ez dela»
Legeak dio Kontratazio Orga­noak ezingo dituela zuzeneko senitartekoen enpresekin kontrataziorik egin. Astigarragako Udalaren kasuan, kontratatu nahi den zerbitzu edo obraren zenbatekoaren arabera, kontratatzeko ardura duen organo hori desberdina izan daiteke: Alkatea, kontratazio zinegotzi delegatua, Tokiko Gobernu Batzarra ala Udal Osoko Bilku­ra. 

«Enpresa hauekin egiten diren kontratazioak zenbateko txikikoak (nahiz urtero bien artean 20.000 euro fakturaziora iritsi) dira eta  kontratazio zinegotzi delegatuak onartzen ditu. Aipatu beharra da kontratu hauek guztiak zuzenean esleitzen direla, inolako publizitaterik gabe. Agian legalki ez dago ezer leporatzerik» baina EH Bilduk honen azterketa Udal-Idazkariaren esku utzi du.

Legala izan edo ez izan, EH Bilduk argi du «etikoa ez dela. Ez da bidezkoa botere-posizioa aprobetxatzea gobernuan dauden zinegotzien senitartekoen enpresen irabaziak puzteko. EH Bilduk uste du EAJk eta Alkateak batik bat, neurriak hartu behar dituztela gardentasuna eta lehia askea berma­tzeko. Gutxienez, enpresa hori­ekin lan egiteari uztea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!