Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen eskaerak datorren Plenoan landuko dira

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 6a, 02:00

Agijupens Gipuzkoako Jubi­la­tu eta Pentsiodunenn elkarteko ordezkariak bildu ziren, ostegunean, Astigarragako plazan eta Zorione Etxezarraga alkateari eskakizunen testua banatu zioten. Alkateak ardura hartu du testua erregistratzeko eta hurrengo plenoan gaia lantzeko.

Iraila eta urrian, Gipuz­ko­ako udal guztietan, nagusien balioaz eta eskubideen defen­tsaren garrantziaz sentiberatasunezko kanpaina bat bultza­tzen ari dira. Pentsioen jasangarritasuna  garrantzitsua da beraien ustez eta «KPIa lotuz egon dadila pentsio igoera eta hau egonkortua izan dadila eta ez dadila egom alderdi politikoen eta gobernu itunen menpe. Era berean jasangarritasunaren faktorearen indargabetzea eskatzen dugu».

Udalari ondorengo eskareak egin dizkio Agijupensek. «Erretirodunen Zentroekiko harreman instituzional hobea bultzatzea. Gure zentroen ja­san­­garritasun ekonomikoa ber­­­matzea. Pentsio duin eta zuzenago baten aldeko gure eskabidea babestea. Mota guztietako hesiak ezabatzea eta etxebizitza-eraikuntza eta per­tsona guztien hiri-espazioa ahalbideratzea eta hori erraztuz eta pertsona guztien elkar-lotura bultzatuko duena. Udalak Euskadi-Lagunkoia proiek­­tuarekin bat egin dezala. herri mailako pertsona nagusien kontseiluak bultzatzea. Domotikaren aldeko apustua egitea eta ez desiratutako bakardadeari eta isolamenduari amaiera ematea».  

Pertsona nagusien zinegotzia eskatzen dugu 
Bukatzeko azken eskaera ba­tzuk ere egin dizkiete Gipuz­koako Udalei, Astiga­rragakoa barne, besteak beste: «Pertsona nagusien zinegotzia eskatzen dugu. Uste dugu zaharkeriaren fenomenoak, adinean oinarritutako diskriminazioak baduela bere eragina. Udalbatza osoan eskutitz hau aztertzea eta ahal bada onartzea pertsona nagusiaren balioztapena eta aintzatespena aitortuz eta partaidetza bideratuz». Bilera bat ere eskatu dute Udaleko ordezkariekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!