Hernanin bizi diren goizuetarrei, deia

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 6a, 02:00

Betidanik izanen da lotura es­tua Goizueta eta Hernaniren artean, Urumea ibaiak marka­tzen duen harremanari segika. Hernani izan da goizuetarren aterabide naturala urtetan, eta horren ondorioz, asko dira egun Hernanin bizi eta lan egiten duten goizuetarrak. 
Horiek guztiak elkartzeko nahia plazaratu dute askok, eta horregatik, bazkari bat egiteko deia egin dute: Xapo bazkaria. Hilaren 27an izanen da, Urnietako Elutxeta sagardotegi-jatetxean, eguerdiko 14:30e­tan hasita.

Joan nahi duenak, hilaren 21era arte dauka aukera apuntatzeko. Kitto tabernan jarri dituzte izena emateko orriak.

Kitto tabernan eman daiteke izena, ostegunera arte.

110 goizuetar, erroldatuta
2018an 110 goizuetar daude erroldatuta Hernanin, 61 emakumezko eta 49 gizonezko dira, adin guztietakoak. Zaharrenak 87 urte ditu; eta gazteenak, aldiz, 13 urte. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!