Iritsi da zazpigarren Bakailao Astea ere. Atzo aurkeztu zuten Gurutze Amigorena turismo teknikariak, Luis Intxauspe alkateak eta Mertxe Jimenez, Berriak Merkatari eta Ostalarien Elkarteko ordezkariak.
Azken urteetan bezala, Bakailao Asteak aurten ere bi aste iraungo ditu: astelehenean hasi, eta urriaren 21era arte. Urteroko ekitaldi arrakastatsuak mantendu egingo dira, baina aurten, berritasun bat izango da, bereziki, gaztetxoenei begira: Pil-Pil maskotaren irudia komertzioetan aurkituz gero, saria irabazi ahal izango da.
Pil-Pilen bila gaztetxoak; bakailao pintxoen atzetik helduagoak
Alkateak azaldu zuen «dagoeneko sendotuta dagoen eta arrakasta daukan ekitaldia» dela Bakailao Astea; «iaz 23 tabernak hartu zuten parte, eta aurten 28 dira. Auzoetan ere gero eta parte-hartze haundiagoa da». Zentzu horretan, Berriak eta Udalaren arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu zuen.
60 komertzio ingurutan jarri da kartela, itsasoarekin zerikusia duten irudi askorekin; horietako hirutan agertuko da Pil-Pil, eta hirurak aurkitzen dituztenek saria jasoko dute.
Berriakeko Mertxe Jimenezek gehitu zuen gainera, «tabernetako pintxoen maila igotzen» ari dela; «pike sanoa eta polita sortu da tabernen artean». Astelehenean hasi eta urriaren 19ra arte izango da aukera herriko 28 tabernetan prestatu dituzten pintxoak probatu, bakoitzari puntuazioa eman, eta gustokoenaren aldeko botoa emateko; Fagollaga jatetxean otordua irabazi ahal izango da horrela. Pintxoak 1,5 euroan salduko dira.
Aurtengo berritasuna, ordea, «umeek ere parte hartzera begira» antolatu da: 60 ko–mertzio ingurutan jarri da kartela, itsasoarekin zerikusia daukaten irudi askorekin; horietako hirutan agertuko da Pil-Pil, eta Wallyren jolasean bezala, hirurak aurkitzen dituztenek, bakoitzaren truke txartel bat jaso eta hirurekin saria jasoko dute Ikusi-Makusin.
Izenemateak, bisita eta pil-pil lehiaketarako
Gainontzeko ekitaldiak urterokoak izango dira. Sagastitik kupelera ate-irekiak bertan be–hera geratu dira, aurten sagar gutxi dagoelako.
Izena eman beharko da bakailaoa pil-pil eran lehiaketan parte hartzeko, urriaren 15a baino lehen, eta Albaolarako bisita gidaturako, urriaren 14a baino lehen.
BAKAILAO ASTEA
URRIAK 8-21
- Bakailaoa jatetxeetako menuan edo kartan: Errioguardan eta Sansonategin.
URRIAK 8-19
- Tabernen arteko bakailao pintxo lehiaketa. 28 taberna: Antziola, Apeadero, Aralar, Atxur, Deportivo, Egoki, El Caserio, Garin, Goiz Argi, Goiz Eguzki, Guria, Horbel, Joxe Mari, Juxto, Kafe Arri, Karrero, Kitto, Kixka, Oindi, Rioja, Rufino, Tamer, Tripontzi, Txema, Txilibita, Txoko kafe-bar, Vinoteca Otaegi, Zinkoenea. Pintxoak 1,50 euroan.
- Jokua: Non dago Pil-Pil? Gure laguna hiru komertziotan topatzen duenak saria jasoko du.
URRIAK 9+16+18
- Kale animazioa: Pil-Pil kalean! 18:00etatik aurrera. Bakailao Asteko maskota kalean.
URRIAK 18
- Bisita gidatua Albaola Itsas Kultur Faktoriara 16:30etan, euskeraz. Aurretik, Trintxerpe-Albaola joan-etorria itsasontziz. Izena eman behar da, urriaren 14a baino lehen.
URRIAK 19
- Kale animazioa: Rockalean, 19:00-21:00.
URRIAK 20
- Bisita gidatua Hernaniko hirigune historikoan barrena, 11:00etan gaztelaniaz. Ez da izena eman behar.
URRIAK 21
- Bisita gidatua Hernaniko hirigune historikoan barrena, 11:00etan euskeraz. Ez da izena eman behar.
- Bakailao Festa Atsegindegin, 11:00etatik 14:00etara: bakailao salmenta postua, sari banaketa, pintxoak, sagardoa... Bakailaoa pil-pil eran lehiaketa (izena eman behar da urriaren 15a baino lehen).
IZENEMATEAK
Bakailaoa pil-pil eran lehiaketarako eta Albaolarako bisitarako eman behar da izena, Turismo Informazio Puntuan Biterin: 943 33 70 28 (goizez, astelehenetik
ostiralera 08:00etatik 15:00etara), turismoa@hernani.eus edo gurutze-a@hernani.eus