Lan eskaintza, Mankomunitateak

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 6a, 02:00

Garbigunea irekiko du laster Mendialdea Mankomunitateak Goizuetan, eta bertan aritzeko, lan eskaintza luzatu du. 
Garbiguneetarako eta Hon­dakin Organikoen bilketa eta kudeaketarako postua beteko luke. Behin behineko kontratazioa eginen dute, baita lan pol­tsa osatu ere. 
Izena emateko dokumentazioa aurkeztu nahi duenak, hilaren 11ra arte, ostegunera arte izanen du aukera. Epea 13:30etan itxiko da. 

Ostegunera arte aurkeztu ahal izanen da dokumentazioa.


14 orduko lanaldia, hasteko
Hasiera batean 14 orduko lanaldia izanen dela zehaztu dute, hau da, %40koa, hileko bi la­run­bat barne. Ondoren, lanaldia luzatuz joanen dela diote, zerbitzuak martxan jartzen di­ren heinean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!